Atzo, Durangoko Udalaren osoko bilkuran, Esti Zurikarai, Aralar- Independienteakeko zinegotziaren renuntziaren berri jaso zen. Bi urteko lana egingo zuela esan zuen kargua hartutakoan, bi urte pasata udaleko ekintzetatik aldentzea aukeratu , horrela azaldu zuen Dani Maeztu, Durangoko udalean Aralarren bozeramaile eta zinegotziak.
Bere lan ezin hobea miresten dugu Durangoko Aralarren militante garenok. Hainbat arlotan bere lanari esker aurrera atera ditugu, Euskera, Berdintasuna,… eta zorterik onena opa diogu bere jarduera berri guztietan.
Bere kargua orain Iker Urkiza durangar gaztearen eskuetan gelditzen da. 29 urterekin informatiko lanetan dihardu eta egun Erlazio laboralen karrera bukatzear dago. Durangaldean oso ezaguna da bere lanagaitik Iñurri Eskaut taldean.
Archivado en: Agenda, Aralar, Berriak, Ekimenak, Gizarte mugimenduak, Mobilizazioak
“Durangoko Aralarrek babes osoa eskaintzen dio AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako manifestazioari”
Uztailaren 7an Abiadura Handiko Trena egiteko onbrak hasi zituzten Abadiño. Herritarrak eta elkarlaneko eragileak kontra gaudela adierazteko eta makroproiektua salatzeko AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioara deitu du herritarrei Abadiñon, Aralarrek, AHTaren Aurka egitekoeskatzen du, gure ustez, AHTa gelditzea badago, tren sozial baten alde egiten dugu, eta horregaitik eskatzen diegu Durangoko eta alboetako herritarrei manifestaziora joateko eta AHTaren aurka protesta egiteko. Manifestazioa Abadiñon izango da eguerdiko 12etan Txanpota plazatik abiatuta.
AHTa Gelditzea dago, AHTa geldituko dugu!!