Durangoko aralar


ESKERRIK ASKO ESTI
Marzo 27, 2009, 11:33 am
Archivado en: Aralar, Berriak, Prentsa oharrak, Udal ekintza

Atzo, Durangoko Udalaren osoko bilkuran, Esti Zurikarai, Aralar- Independienteakeko zinegotziaren renuntziaren berri jaso zen. Bi urteko lana egingo zuela esan zuen kargua hartutakoan, bi urte pasata udaleko ekintzetatik aldentzea aukeratu , horrela azaldu zuen Dani Maeztu, Durangoko udalean Aralarren bozeramaile eta zinegotziak.

Bere lan ezin hobea miresten dugu Durangoko Aralarren militante garenok. Hainbat arlotan bere lanari esker aurrera atera ditugu, Euskera, Berdintasuna,… eta zorterik onena opa diogu bere jarduera berri guztietan.

Bere kargua orain Iker Urkiza durangar gaztearen eskuetan gelditzen da. 29 urterekin informatiko lanetan dihardu eta egun Erlazio laboralen karrera bukatzear dago. Durangaldean oso ezaguna da bere lanagaitik Iñurri Eskaut taldean.